GETXOKO ITZIAR LOPEZ DE URALDE OROI-LASTERKETAN IZENA-EMATEKO FITXA

2017ko ABENDUAREN 17


Bi lasterketa burutuko dira: bata laburra, Testigantzakoa (2 km) izenez, ume eta beren laguntzaileengan hasieran pentsatua, baina edozein adineko jendeak parte hartu dezaketelarik, eta bestea luzea, Oroimenezkoa (9km) izenez, 16 urte baino gehiagoko pertsonek eta beren gurasoen baimena duten adingabeek parte hartu dezaketelarik.

Testigantzako lasterketa (2 km) doakoa da eta dagokizun izena emateko orria bete baino ez duzu egin behar, partaide bakoitzeko bat, adingabeak edo pertsona nagusia izan.

Oroimenezko lasterketan (9km) izena emateko, dagokizun izena emateo orria bete eta bidali ezezik, Itxartuk Laboral Kutxan duen kontu honetan 8 € sartu behar duzu:


ES74 3035 0067 62 0670081697

"Kontzeptua"n izena ematen duen pertsonaren izena eta abizena ipini behar duzu. Pertsona bat baino gehiago apuntatzen badituzu,
pertsona kopuru adinako diru sarrera egin behar dituzu eta bakoitzaren diru sarreraren "Kontzeptuan" izena ematen duen prestonaren izena eta abizena idatzi behar duzu (ez zure izena eta abizena).

Orri honetako eskumako zutabean Oroi-lasterketari buruz ageri den informazio osoa irakurri behar duzu, batez ere Araudia.

Hurrengo linkean ("Izena emateko fitxa") zapaldu, fitxa bete, bidali ezazu eta, hala badagokizu, 8€ sartu ezazu Itxarturen kontuan


Izena emateko fitxa


 

Itxartu - Ekintzak 

Nahiz eta bazkide ez izan, parte hartu dezakezu. Gurekin harremanetan jartzeko: itxartu.itxartu@gmail.com edo 695750649

 

Abesbatza: Entseguak Astearte eta Ostegunetan 20:30 - 21:30 h. -  Sokak Asteartetan 19:30 - 20:30  -  Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo kontzertua: Gabon kantak abenduaren 15ean, arratseko 20:00etan, Hirutasun elizan (San Martin kalean). Informazioa eskainiko dugu web honetan.

Antzerkia: Entseguak astelehen eta asteazkenetan 20:00 - 21:00   - Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo emanaldia:

Dantza: Entseguak (Nahi baduzu, etorri.):

Txikiak 4-8 urte (neska-mutilak): larunbatetan 12:00 - 13:00

Ertainak mutilak 8-15 urte: Ostiraletan  19:00 - 20:00

Ertainak neskak 8-12 urte (1): Ostiraletan  18:30 - 19:30

Ertainak neskak 12-15 urte (2): Ostiraletan  19:30 - 20:30

Gazteak (neska-mutilak) 16-35 urte: Ostiraletan  20:30 - 21:30

Nagusiak (1) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 10:00 - 11:00

Nagusiak (2) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 11:00 - 12:00

Hurrengo ekitaldia: 

- Abenduaren 1an, 19:00etan, Areetan dantza plaza, Itxartuko musikarien eskutik.

- Abendaren 3an, Itxartu Dantza Talde osoa Algortako kalez kale ibiliko da dantzan, 12:00etatik aurrera, Satistegi plazan eta Telletxen, Euskara eguna ospatzen.

 

Musika Eskola:

Txistu, Trikitixa, Pandero eta Alboka ikastaroak. (egunak eta ordutegia interesatuekin hitzartu behar dira). Klaseak hartzeko izen-ematearen epea zabalduta dago irailean eta urrian zehar. Informazio gehiago webgune honetan laster.

Mendia: Hurrengo txangoa: azaroaren 19an, Longitas mendira joango gara.  Informazio gehiago webgune honetan.

Kirolak: Hurrengo ekintzak:

- Kedadak: hileko lehen ostiraletan. Hurrengoa: abenduaren 1ean. Informazio gehiago webgune honetan egongo da.

- Nordic Walking: hileko bigarren larunbatetan. Hurrengoa: azaroaren 11ean. Informazio gehiago webgune honetan egongo da.

 

 


Itxartu Taldea

ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.

1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…

 

Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:

  • Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
  • Itxartu Musika Eskola
  • Itxartu Abesbatza
  • Itxartu Antzerki Taldea
  • Itxartu Mendigoizale Taldea
  • Itxartu Kirol Taldea
  • Itxartu bestelako ekintzak

 

 

Itxartu

37 urte horietan zehar milaka gizonek eta emakumek, gaztek zein nagusik, hartu dute parte ekintzetan, nola edo hala. Guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Emandako laguntzagatik, eskerrak ere erakunde hauei: Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; baita gure ekintzak aurrera ateratzen musu truk lagundu diguten enpresa eta merkatariei.