Albisteak

13/12/2016 18:00

2016.12.18: Gabon kantak eta Olentzero

  Abenduaren 18an Itxartu Taldeko kideek eta lagunek gabon kantak abestuko dituzte Algortako kaleetan zehar, 12:00etatik aurrera.   Hemen gabon kanten letrak ikusi eta jaitsi ditzakezu: Gabon kanten letrak   Gero, 13:30etan, Olentzero eta bere lagun-mina Domingi helduko dira eta bereaiekin beren eskaerak azaltzeko egon nahiko dituzten ume guztiak hartuko dituzte.      2016.12.18 Olentzeroren kartela    

—————

09/12/2016 18:11

2016.12.18: XXXIII. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa

  Abenduaren 18an XXXIII. Itziar Lopez de Uralde Oroi-lasterketa burutuko da. Azken urteetako ibilbideak eta ordutegiak izango ditu lasterketa, Oroi-lasterketan egongo den berrikuntza txiki bat ezik. Izan ere, FAduraren sarreran lanak ari dira egiten eta bukaerako ibilbidea aldatu behar izan dugu aurten. Aurten ere bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta Oroimenezkoa (9 km.) Orri honetan izena eman nahi baduzu, zein lasterketan parte hartu nahi duzun aukeratu behar duzu, gero fitxan ageri diren datu guztiak bete behar dituzu eta "Izena-eman" zapaldu behar duzu. Izen...

—————

08/12/2016 23:52

2017an Mendian Federatzeko prozedura

2017an Federatzeko prozedura Itxartu Mendigoizale Taldeak bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.   Inolako ordainketarik egin edo posta elektronikoaz fitxa bidali baino lehen hemen ageri diren oharrak eta aholkuak irakurri ditzazuela eskatzen dizuegu. Kuota ordaintzeko aukerak: Interneten bidez. ITXARTU BULEGOAN (Algortako etorbidea 104 - 48991 Getxo), aldez aurretik hitzordua Jose arduradunarekin lotuz: tlfnoa 656751897.   Eskaintzen den prozedura hauxe...

—————

06/12/2016 17:28

2016.12.11, mendia: GORBEIA egun osorako eta bazkariarekin

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK abenduaren 11n egun osoko mendi-txangoa antolatu du, GORBEIAra, eta gero bazkaria.Informazio gehiago:   - Gorbeia - kartela     - Gorbeia - oharrak (gazteleraz) 15:00 Bazkaria: Artzegi Taberna-Jatetxean (Gopegi, Zigoitia [Araba])Sarrerak partekatzeko eta bigarren plateran arrain erdia eta haragi erdia, postrea, ardo landua, kafea, turroia eta txupitoa.Aurten azken urteetako ibilbidea bera aukeratu dugu Gorbeiara igotzeko.Ibilbidea bera aukeratzeko arrazoiak hauek dira:Ibilbidea erraza da, zailtasun ertainekoa...

—————

03/12/2016 10:22

Abenduak 3: GAUR, EUSKERAREN EGUNA DA

EGUERDIAN ITXARTU DANTZA  TALDEA ALGORTAN IBILIKO DA12:00etatik aurrera Itxartu Euskal Dantzari Taldeko adin guztietako dantzariak Algortako bazterrak alaituko ditu bere dantzekin.Ibilbidea hauxe izango da: Batzokia - Satistegi plaza - Metroko plaza - San Nikolas plaza - Batzokia.ARRATSALDEAN ITXARKANTU TALDEA ETA BESTE BATZUEK ABESTEN IBILIKO GARA Eta arratsaldeko 19:00etan San Nikolas plazan euskeraren aldeko jaia hasiko da. 20:30etan Itxarkantuk eta Itxas Argiak gonbitea luzatzen dizuete gurekin batera abestera etorri zaitezten.Euskerazko abestiak kantatuko ditugu, gehienak oso...

—————

30/11/2016 17:38

2016.12.04, mendia: GARBEA mendira (721 m)

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ABENDUAREN 4an, igandea, GARBEA mendirako goizeko txangoa antolatu du. Informazio gehiago:-       Garbea Kartela-       Garbea - Oharrak (gazteleraz) Mendi ibilbidea: Hasiera, "La Herbosa" parking-etik (340m), Garbea (721m), "La Porqueriza" (540m), "El Garmo" (428m) eta La Herbosa-ra itzutzea. Luzera: 12,3 Km-ko ibilbidea Iraupena:   3:15 ordu gehi hamaiketakoarena. Igoera metatua:  520m. Zailtasuna: TXIKIA OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi...

—————

24/11/2016 10:33

2016.11.27, mendia: Ganguren mendira txangoa

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK AZAROAREN 27an, igandea, GANGUREN mendira joateko goizeko txangoa antolatu du.  Imformazioa gehiago: Ganguren kartelaMendi ibilbidea: Abril mendiko parking-etik (282m), Santa Marina (259m), El Vivero gaina (363m) eta Ganguren (465m). Luzera: 11 Km-ko ibilbidea,Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoarena. Igoera metatua: 419m. Zailtasuna: TXIKIA OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, azaroaren 25a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan...

—————

22/11/2016 10:30

2016.11.26, antzerkia: "Juegos de oficina" antzezlana Berango

Urte batzuetan zehar antzerki irakurria eskaini ondoren, Itxartu Antzerki Taldeak "Juegos deoficina" antzezlana taularatuko du datorren larunbatean, azaroak 26a, arratsaldeko 19:00etan Beragoko Santa Ana auzoko Kultur etxean.Antzezlana Jaime de Armiñan-en "Todas somos compañeros" komedian dago oinarrituta.Sarrera doakoa da.Informazioa: kartela

—————

16/11/2016 11:30

2016.11.20, mendia: Armintza-Barrika ibilaldia

20016ko azaroaren 20an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak   ARMINTZA-BARRIKA txangoa antolatu du.  Informazio gehiago hemen: Armintza-Barrika kartela Oraingoan ez dugu izena aldez aurretik eman behar. Beraz, aipatzen den orduanzuk aukeratu duzun bus geltokian egon eta autobusa hartu behar duzu. ADI! ALDI HONETAN BIZKAIBUSEZ JOANGO GARA, 8:30etan, Algortako metro plazan dagoen autobus geltokitik, Areeta - Armintza ibilbidea egiten duen Bizkaibus A3451 hartuz. Areetatik 08:25ean abiatzen den A-3451 autobusa hartu behar da. Ziurrenik 08:30etan...

—————

03/11/2016 16:19

2016.11.06, mendia: Arimekorta mendirako txangoa

AZAROAREN 6an, igandea, ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK antolatu duen  ARIMEKORTArako goizeko irteerari buruzko informazioa duzu hau.  Mendi ibilbidearen datuak:Hasiera, Ubidea-tik (590m), itzulera ibilbide beretik. Luzera: 14 Km-ko ibilbidea Igoera metatua: 456m, Denbora: 4:15 ordu. Zailtasuna: TXIKIA OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, azaroaren 4a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi...

—————