Albisteak

13/06/2016 08:18

2016ko IV. Getxotik Orientazio Ibilaldiaren Sailkapena

       2016ko IV. Getxotik Orientazio Ibilaldiaren Sailkapena  

—————

09/06/2016 17:38

2016.06.12, mendia: XII. Fruizeko Herri Ibilaldia

Hemen duzue EKAINAREN  12an, domeka, burutuko den FRUIZKO XII. HERRI IBILALDIA txangoari buruzko informazioa.Ohi bezala kartela Algortako Batzokiako tabernan egongo da erakusgai.FRUIZera joateko antolakuntza parte hartu nahi dutenen kontura izango da.Jakina, nahi duena beste batzuekin harremanetan jarri daiteke FRUIZera elkarrekin joateko. ¡ ADI, ibilaldia Fruizeko probalekutik 8:30etan abiatuko da !

—————

07/06/2016 11:41

Abesbatzaren argazkiak San Vicenten eta Getafen

  Itxartu Abesbatzak, bertako koro bakoitzaarekin batera, maiatzaren 21ean San Vicente de la Barquera ta ekainaren 4ean Getafen abestu zuen. Hauek dira bisita horietan egindako argazkiak.   2016.05.21 Abesbatza San Vicente de la Barquera-n (56 argazki)2016.06.04-05 Abesbatza Getafen (88 argazki)

—————

03/06/2016 12:20

2016.06.11, kirola: IV. Orientazio Ibilaldia Getxotik

Ekainaren 11n, larunbata, ITXARTU TALDEAk,  NONSTOP AVENTURA, BIDEZKO MERKATARITZA eta GETXO KIROLAK-ekin batera, IV. GETXOTIK ORIENTAZIO IBILALDIA antolatu duten kirol ekintza burutuko da. Kirola egingo duzu Getxon ibiliz eta dendetatik, tabernetatik, monumentuetatik eta leku turistikoetatik igarotzen zaren bitartean.Hiri barruko ibilbidea da, ez da lehiakorra, eta nahiz eta orientazio lasterketa ofizialetan ezagutza bereziak behar diren, honetarako ez da holakorik behar. Beraz, ibilaldi herrikoia da eta edozein pertsonak hartu dezake parte.Ibilaldia 10:00etan hasiko da Algorta...

—————

03/06/2016 09:25

016.06.05, mendia: Meñakako XXI. Herri Ibilaldia

Hemen duzue EKAINAREN  5ean, domeka, burutuko den MEÑAKAKO XXI. HERRI IBILALDIA txangoari buruzko informazioa. Informazioa antolatzaileen kartel honetan. MEÑAKAra joateko antolakuntza parte hartu nahi dutenen kontura izango da Jakina, nahi duena beste batzuekin harremanetan jarri daiteke MEÑAKAra elkarrekin joateko. OHARRAEkainaren 5erako, igande honetarako alegia, aurreikusita zegoen adar mendirako txangoa, laster egingo diren hauteskunde orokorren hurbiltasuna dela-eta, Irailera atzeratu da. Aurten Kolitza mendira igoko da eta antolatzailea CLUB DE MONTAÑA...

—————

19/05/2016 16:23

2016.05.22, mendia: XXX. Derioko Herri Ibilaldia

MAITZAREN 22 an, domeka, burutuko den  DERIOKO XXX. HERRI IBILALDIaren informazioa duzu hau. Aldi honetan, beti bezala Batzokiko tabernan kartela jarriko da.  Informazio gehiago:KartelaMapa OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar duzu, MAIATZAREN 20a, ostirala baino lehenago. Posta horretan doazen pertsonak eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 3 euro ordainduko dizu. Kasu honetan 7:30 etan aterako gara batzokiko patioaren...

—————

19/05/2016 16:01

2016.05.21, abesbatza: San Vicente de la Barqueran kontzertua

Maiatzaren 21ean, larunbata, Itxartu Abesbatza San Vicente de la Barquera (Kantabria)-ra joango da, han bertako Abesbatzarekin batera kontzertua eskaintzera.Itxartu Abesbatzak abestuko dituen kantak honako hauek izango dira: Txoria txori (Mikel Laboa)Ave Maria no morro (Herivelto Martins)En mi viejo San Juan (Noel Estrada)Ilunabarra (Eduardo Mokoroa)A tu lado (Jabier Busto)Irish blessing (Herrikoi irlandarra)Esnatu alai (J.A.Guerrero - Mold.: J.J.Antruejo y Jesus Antruejo)

—————

15/05/2016 20:05

2016.05.29, mendia eta turismoa: Donibane - Hondarribia txangoa, egun osokoa

TOKI GUZTIAK BETE DIRA, BERAZ, EZ DA BESTE IZEN-EMATERIK ONARTZEN    2016.05.29 Donibane-Hondarribia - Cartel   Informazio gehiago: Txangoaren ibilbidea Txangoaren Xehetasunak, gazteleraz Aukera kulturala, gazteleraz

—————

11/05/2016 12:50

2016.05.15, dantza: Bizkaiko Dantzari Eguna Lekeition

Maiatzaren 15ean, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak Lekeition ospatuko den Bizkaiko Dantzari Egunean parte hartuko du.Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak egun honetarako prestatu duen egitaraua honakoa da:11:00etan taldeen kalejira11:30etan alardea Herriko Plazan- Dantzari dantza- Gipuzkoako dantzak- Jolas dantzak- Ibarzabal  - Arku dantza- Eltziegoko dantzak- Gorulariak- Jauziak- Kaixarranka- Larrain dantza16:30etan Erromeria Luhartz taldearekin Herriko Plazan.AZOKA: Folklorearekin erlazionatutako produktuekin.

—————

10/05/2016 20:19

Maiatzaren 13a, abesbatza: Udaberriko Konztertua Urduñan

Maiatzaren 13an, ostirala, arratsaldeko 20:30etan, Urduñako Andra Maria Elizan, Udaberriko hirugarren Kontzertua eskainiko dute Urduñako Koru Sozietateak, Sopuertako Atxaspe Koru Elkarteak eta Itxartu Abesbatzak (Algorta).Azken honek eskainiko dituen abestiak hauek dira:- Maitia nun zira.- Ave Maria no morro- En mi viejo San Juan.- An Irish blessing.- De ronda por Aragon 

—————