Derioko XXII. Ibilaldi neurtua
| Category: aurkezpena | Comments Off
| Category: aurkezpena | Comments Off
Mendi taldea: maiatzaren 18an, Derioko Ibilaldi neurtura joango gara. Informazio gehiago Algortako Batzokiko tabernan, mendigoizalea@itxartu.com helbidean eta webgune honetan.
Dantza taldea: maiatzaren 18an Markinan burutuko den Bizkaiko Dantzari Egunean hartuko du parte.
Abesbatza: Eguberrietako kontzertuetan parte hartu ondoren, ekainaren 15ean arratsaldeko 18:30etan Getxoko Areetako plazan ospatuko den “Getxoko Abesbatzen Egun”eko egitaraua prestatzen hasi da.
Antzerki taldea: Laila Ripoll idazle madrildarraren “La ciudad sitiada” antzeslana ari dira prestatzen. Laister taularatuko dute.
Munduko Herriarteko Futbol Itxartu Txapelketa:
© 2008 ITXARTU Algortako Kultur Taldea