Article archive

27/09/2009 14:55

2009.09.26: III. Getxoko Miliaren Sailkapenak

  2009ko irailaren 26an burutu zen III. Getxoko Miliari dagozkion partaidetza eta sailkapen hauek dituzu ikusgai III Milla de Getxo agiri honetan: Kadete mailatik Elite mailarainoko sailkapenak eta Txikietatik hasita Haurrak mailarainoko partaideen zerrenda.

—————

27/09/2009 09:31

2009.09.26: III. Getxoko Milia - Sailkapenak

  Hementxe dagoen agirian III. Getxoko Miliari dagozkion gai hauek aurkituko dituzu: - Elite, Senior, Junior, Gazteak eta Kadeteak mailetako sailkapenak. - Haurrak, Kimuak, Benjaminak eta Txikiak mailetako partaideen zerrendak. Hementxe dituzu ikusgai: III. Getxoko Milia

—————

22/09/2009 17:15

2009.10.03: I. Itxartu Neska benjaminen futbol Txapelketa

  Urriaren 3an, goizez eta Algortako Batzokiko jolasgunean, "I. Itxartu neska benjaminen Txapelketa" jokatuko da eta bertan 4 taldek eskuartuko dute. Txapelketa Bizkerre FTak eta Itxartu Kirolak antolatu dute elkarlanean .   Hauxe da Txapelketaren posterra:     Itxartu...

—————

15/09/2009 00:43

2009.09.19: Dantza Taldea Getxon

  Irailaren 19an berriro ospatuko da Getxon udalerri honen eta Angelu-Anglet udalerriaren arteko anaitasun jardunaldia. Eta bertan Itxartu Euskal Dantzari Taldeak, aurrekoetan bealaxe, bere dantzak eskainiko ditu.   Gure taldeak bi ekintza hauetan ikusi ahal izango dugu: 10:15etan ...

—————

14/09/2009 07:35

2009.09.26: III. Getxoko Milia

    Irailaren 26an Getxoko III. Milia burutuko da, Itxartu Taldeak eta Getxoko Atletismo Taldeak antolatuta. Bi talde horiekin elkar lanean ari dira egitasmo honetan eta beraiei lagunduz, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Metroa, Euskadiko Kutxa, Coca Cola, DEIA...

—————

14/09/2009 00:44

2009.09.19: Euskal Herriko Marmitako Txapelketa

  Datorren larunbatean, irailak 19a, ezohiko ekintza batean eskuartuko dugu. Mungiako Andui Mendi taldeak gonbitea luzatu zigun, beraiek antolatzen ari diren XXXII. Euskal Herriko Marmitako Txapelketa eskuartu genezan. Eta halaxe egingo dugu, taldetxo bat Mungira joango gara txapelketan...

—————

11/09/2009 08:11

2009.09.13: Maruri-Jatabeko Herri ibilaldia

  Igande honetan Maruri-Jatabeko XI. Herri Ibilldira joango gara. Kotxez egingo dugu bidaia, Algortako Kirikiño-tik goizeko 8:00etan abiatuta.   Informazio gehiago kartel honetan

—————

31/08/2009 08:14

2009.09.12: Itxartu eguna

    ITXARTU EGUN berria antolatzeari ekin diogu jadanik. Arlo ezberdinetan gabiltzanok, bazkide izan baina gutxi eskuartzen dutenak, bazkide ez diren esku-hartzaileak, gure sendikoak,  laguntzaileak, laguntza eskaintzen diguten erakundeetako ordezkariak, enpresetakoak eta merkatariak...

—————

30/08/2009 00:36

2009.09.06: Eretza (880 m.)

    Irailaren 6an, igandea, ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK antolatuta, Eretza mendira joango gara.   Oraingoan, Algortako Batzokiko taberna itxita dago, kartela ez da beraz jarriko eta izena inon eman gabe joan beharko dugu zuzenean autobusera. Irteera: goizeko 8:00etan...

—————

31/07/2009 14:14

2009.08.14/15: Begoñara oinez

  Abuztuaren 14 eta 15 bitarteko gauean, aspaldiko ohitura bati jarraituz, Begoñara joango gara oinez. Gauerdian abiatuko gara, hots, 14ko gaueko 12etan.   Hauxe da ibilaldiaren posterra:         

—————