Itxartu - Ekintzak 

Nahiz eta bazkide ez izan, parte hartu dezakezu. Gurekin harremanetan jartzeko: itxartu.itxartu@gmail.com edo 695750649

 ko

Abesbatza: Entseguak Astearte eta Ostegunetan 20:30 - 21:30 h. -  Sokak Asteartetan 19:30 - 20:30  -  Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo kontzertua: ekainaren 18an, Getxoko Abesbatzen eguna burutuko da Algortako Biotz Alai plazan arratsaldeko 18:00etatik arrera .

Antzerkia: Entseguak astelehen eta asteazkenetan 20:00 - 21:00   - Nahi baduzu, etorri.

Hurrengo emanaldia:

Dantza: Entseguak (Nahi baduzu, etorri.):

Txikiak 4-8 urte (neska-mutilak): larunbatetan 12:00 - 13:00

Ertainak mutilak 8-15 urte: Ostiraletan  19:00 - 20:00

Ertainak neskak 8-12 urte (1): Ostiraletan  18:30 - 19:30

Ertainak neskak 12-15 urte (2): Ostiraletan  19:30 - 20:30

Gazteak (neska-mutilak) 16-35 urte: Ostiraletan  20:30 - 21:30

Nagusiak (1) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 10:00 - 11:00

Nagusiak (2) 30 urte baino gehiago: Larunbatetan 11:00 - 12:00

Hurrengo ekitaldia: 

- ekainaren 2an, ostirala, arratsaldeko 19:00eta Dantza plaza Areetako Eskoletako plazan

 

Musika Eskola:

Txistu, Trikitixa, Pandero eta Alboka ikastaroak. (egunak eta ordutegia interesatuekin hitzartu behar dira). Klaseak hartzeko izen-ematearen epea zabalduta dago irailean eta urrian zehar. Informazio gehiago webgune honetan.

Mendia: Hurrengo txangoa, ekainaren 4ean Meñakako XXII Herri ibilaldia.  Informazio gehiago webgune honetan.

Kirolak: Hurrengo ekintzak:

- Kedadak: hileko lehen ostiraletan. Hurrengoa: ekainaren 2an. Informazio gehiago webgune honetan.

- Nordic Walking: hileko bigarren larunbatetan. Hurrengoa: ekainaren 10ean. Informazio gehiago laster webgune honetan.

 

 


Itxartu Taldea

ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.

1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…

 

Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:

  • Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
  • Itxartu Musika Eskola
  • Itxartu Abesbatza
  • Itxartu Antzerki Taldea
  • Itxartu Mendigoizale Taldea
  • Itxartu Kirol Taldea
  • Itxartu bestelako ekintzak

 

 

Itxartu

37 urte horietan zehar milaka gizonek eta emakumek, gaztek zein nagusik, hartu dute parte ekintzetan, nola edo hala. Guztioi bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu.

 

Emandako laguntzagatik, eskerrak ere erakunde hauei: Getxoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari; baita gure ekintzak aurrera ateratzen musu truk lagundu diguten enpresa eta merkatariei.